XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina apurka-apurka burua aterbetik kanpora atera eta gorantz kirikatu nuen.

Hura sustoa hartu nuena!

Putre ikaragarria zegoen han goian!

Arestian entzundako oinotsak putreek lurrean ibiltzean egiten dituzten jauzitxoak ziren, antza.

Nire burua sumatu zuenean, bera ere ikaratu egin zen, nonbait.

Eta berehala hegalei eragiten hasi eta flop-flop-flop eginez, nire muturretik gertu-gertu pasa, eta gero pagadian barrena galdu zen.

Ekaitza baretuz joan zen pixkanaka-pixkanaka.

Aitona eta bion bihotz taupadak ere lasaituz joan ziren, putrearen ikaraldia pasatu ahala.

Aitonak orduan bere txoriño begiak biratu zituen, niregana orain, liburura gero.

Eta ni geldi.